XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo dakit nik, zelan ez, aren sorbalda gaiñean nire burua egon zana, bere esku zaintsu ta apurkorrak estutu nebazala, aren agoa sarritan mosutu nebala, baita ordu luzeetan aren arnas ots gozoa entzun; baiña guzti orreik zer darakuste?.

Ni neu ete nintzan une areitan?.

Ta berak atsegintasun igazkor areitan nik uste nebana esaten ete eustan?.

Ez egizu barrerik egin, ez buruari eragiñik; ez erantzun, ez baietzik esan arren.

Zuk ondo dakizu guzti ori irudimenaren alperkeri eskuak irututako oial leun ariña baiño eztana.

Zer dala-ta izango zan egia niretzat, olako eginkizun eziñezkoa?.

Zer egin dot nik bizitza bat saritzat eskubidez artzeko?.

Zer nozu ni? Olerkari lotsor eta txiro bat, andra zeken batek bere edergailluak estaldu oi dauzan antzera bere kezkak estaltzen dauzana izan ezik?.

Zer nozu ni, zoritxarreko erromes bat bere estalkiaz arroputzituta, baiña bere etxea ta bere ogea nun dagozan eztakian bat baiño?.

Ez dot iñoz ezer aundirik egin.

Esan ete dot iñoz gizonek aztuko eztaben berba bat?.

Aztu eragin ete deutset gizonei, euren samiñetatik bat?.

Bazenki neure burua, zenbateraiño ezeztuten dodan eta neure arimak zerbateraiñoko nazka damostan?.

Besteak arrotzat neukanean, edo neure izateaz prakapetean nagoala uste dauenean, neure bizitza zelan gozatu asmau eziñik nabil, neure arimako astuntasuna arindu gurarik.

Batek bakarrik arrotzen nau noizean bein, neure buruaz dodan egi egizko ezespen sakon onek.

Zer dago ba nigan maitagarri egiten nauanik?.

Zer dozu ene gogo kezkatsu ta aspergarri onetan, zure gogoari negar eragiteko eskubidea izan dagidan?.

Zer dautsue zuri ioandako nire alaitasunak; nire amets zoroak, nire gurari lortu eziñak, edo agertzea be bildurgarri iatazan oroipenak?.

Ezin daitekena da, eziña, iñok ni maitatzea.

Ez dot gura niretzat iñor bizi daitenik.

Iñor ez dot maitatu gura ezta iñork ni maitatzerik be.

Itxi nagizue bakean.

Itxi ni bakarrik.

Ez dot ezer ez iñor maite.

Zuen aurpegi larri, ta esaera zorrotzakaz eztakit zer egin.

Eztakizue ondo norbere gogoz aukeratu dan bakartadearen gozoa; itxaron gura eztauan arimaren zoriona.

Ondiño emen zagoz? Etzaitut bialdu begiratu barik?.